Ilargiaren argia nekez barneratzen da zuhaitz artetik; azkenean, lortzen duenean, bere izpiek lurrean sartututako ezpatak dirudite. Gaueko bizilagunek susmo handiz hartzen dituzte, oihu, txilio eta garrasien bidez mesfidantza adieraziz... Zuhaitzek adatsa astintzen dute, hontzak, berriz, bere kantuarekin naturaren taupada lasaia laguntzen du...
|