Bi anaiak arnasa berreskuratu ondoren, korrika bizian aldegiten dute ikara handiz basorantz.
-Nireak zarete! Nire jendea zarete! Gu bezain sutsu eta gogotsu nabarmentzen zarete! Etor zaitezte nirekin, nire erreinuko nagusi egingo zaituztet; badakizue hobe dela hartzea ematea baino, materia, urrea, eta bereziki gure maitasuna edozein gizaki bizidun baino gehiago. Etor zaitezte nirekin lagunak, anaiak....!
|