Poliki-poliki,
jendetzatik aldendu eta herritik irten dute. Izarrek dir-dir egiten
dute
beren gainean konplizitatez. Zuhaitzak beren bidea inguratzen hasiak
dira
eta pausoz pauso basoan murgiltzen dira.
Gautxoriek
pozez hartu dituzte jainkosa eta bere laguna eta kantarik
ederrenak
eskaini dizkiete.
-
Basoko piztitxook, abesti hauek dira eman diezazkidakezuen oparirik hoberena.
-esan
die Ainhoak, eskerronez.
Copyright © 1998 Angelo Cacciola
Donati